|
TOLOSA C.F. Plaza del Tolosa CF, 1 - 20400 TOLOSA Teléfono: 688865364 e-mail: mendia@tolosacf.com |
| Y allí arriba, en la soledad de la cumbre, entre los enhiestos y duros peñascos, un silencio divino, un silencio recreador (Unamuno) |
| === 1 === | === 5 === | |
| Mendi artean nola bai dagon | Liburu txiki txukun batean | |
| gure Euskal-Erri maitea | argi ta garbi jarriak | |
| ez da arritzeko bere semeak | irakur ditut Tolosar baten | |
| mendi zale izatea; | ibiltze arrigarriak..., | |
| errian zintzo igaro ondoren | orrek badaki mendi zearka | |
| lana egiñaz astea, | nuntzu dauden basarriak | |
| norentzat ez da atsegingarri | orrek badaki laixter bidetik | |
| iñoiz mendira joatea? | zuzen arkitzen erriak. | |
|   |   |   |
| === 2 === | === 6 === | |
| Gure aurreko guraso zarrak | Tolosan jaio eta azia | |
| gaurko gazteen antzera, | Xebe Peña du izena, | |
| iñoiz gogotsu joan oi ziran | berrogei eta bost urte ondo | |
| mendi aizeak artzera; | beteak dauzkan gizona, | |
| zetzua garbi, biotza alai | ondorengoak jakin dezaten | |
| bularrak indartutzera, | jaun orrek egin duana, | |
| ta noizean bein otoitz egiñaz | saiatu nai det, emen azaltzen | |
| goiko Jauna agurtzen. | al dedanik garbiena. | |
|   |   |   |
| === 3 === | === 7 === | |
| Txalogarria da, ba benetan | Gorputz bulartsu osasuntsua | |
| mendiko zaletasuna, | zentzua guztiz argia, | |
| goiko aizeak onak dirade | Euskal-Erriko mendi gañetan | |
| indartzeko osasuna, | asko aldiz ibillia, | |
| errietako griña okerrak | aspalditikan zeukan jaun onek | |
| menderatzeko txit ona: | bere gogo bete naia, | |
| nere ustean gaztediantzat | ta ortarako burua argituz | |
| auxe da bide zuzena. | luzaro zintzo zan saia. | |
|   |   |   |
| === 4 === | === 8 === | |
| Mendigoizale oien artean | Egun batean bere lagunei | |
| badira batzuk trebeak, | esanaz zeukan asmoa | |
| trebe artean badira ordea | "Euskal-Erriai bira oso bat | |
| onak bañore obeak... | det, emateko gogoa..." | |
| jende geienak naiz uste izan | berealaxe eskein zioten | |
| gaien dirala gazteak, | beren laguntza osoa, | |
| sinista zagun lan ortako-re | lenaz gainera indar berrituz | |
| onak dirala urteak. | beraran biotz beroa. |