|
TOLOSA C.F. Plaza del Tolosa CF, 1 - 20400 TOLOSA Teléfono: 688865364 e-mail: mendia@tolosacf.com |
| Y allí arriba, en la soledad de la cumbre, entre los enhiestos y duros peñascos, un silencio divino, un silencio recreador (Unamuno) |
| === 9 === | === 14 === | |
| Bere lagunen itzak entzunez | Bere bidean zuzen dijoa | |
| artu zun bere erabakia, | Mendaro dauka buruan | |
| Lorailla'ren erdi aldera | zer jan, zer edan prest antxe dauzka | |
| zaia sasoi egokia, | iritxiten dan orduan, | |
| egun aietan izango bai zan | egitan maite duten lagunak | |
| illargi bete-betia, | an dauzka bere onduan, | |
| ta gauez askoz errexagoa | Donosti aldera bidean berai | |
| mendi bidez joatia. | lagundutzeko asmoan. | |
|   |   |   |
| === 10 === | === 15 === | |
| Nundik noraño zeñek lagundu | Mendaro utzita, berriz aurrera | |
| nun lo egin bear zuan, | Garagartza'tik barrena | |
| neurri guziak aldez aurretik | Lastur gañeko Deun Nikolas'i | |
| ustez artuak zituan, | bixita eginaz urrena, | |
| zer jan, zer edan, nundik ibili | Uztapide'ta Endoyan gero | |
| buru austerik etzuan, | andikan laixter Arrona... | |
| irten baño len pauso guziak | Abendaño'ko errota-azpian | |
| garbi bai zeuzkan buruan. | txandatuz berriz laguna. | |
|   |   |   |
| === 11 === | === 16 === | |
| Loraillaren ogeita-laua | Orain emendik Orio'raruntz | |
| gaueko amabietan, | gero artuz ezkerrera, | |
| Bilbo'n dagon eliz-nagusi | mendi zearka pauso bizian | |
| ederraren ateetan, | lasai dijoa aurrera | |
| otoitz egiñaz an zegoen Xabe | nekerik gabe, errex egiñaz | |
| arratz oroigarri artan | gero Donosti'n sarrera | |
| bere ametsa beteko zula | illunabartxo goxo batian | |
| itxaropen osoetan. | zortzi-terdiak aldera. | |
|   |   |   |
| === 12 === | === 17 === | |
| Otoitza utzita gurutz egiñaz | Artzai-Onaren eliz aurrean | |
| artu zuen Begoña aldera, | otoitz alditxo bat egin, | |
| Santa Marina ta Larrabezu | ostatura joan,gorputza igurtzi | |
| zuzen dijoa aurrera, | ortako diran gauzakin, | |
| Garaitondo ta Zugaztieta | ertzan da jarri luze-luzea | |
| gero Albiz ibarrera... | jan ta eranari ekin | |
| egun txinta da, goiz-argi-printzak | gero patxaran bizarra kendu | |
| poza dakar biotzera. | garbituz ur epelakin. | |
|   |   |   |
| === 13 === | === 18 === | |
| Gure gizona poztutzen dute | Lo puskatxo bat egin ondoren | |
| txori abesti alaiak, | oietik jeiki zanean, | |
| kea jario asiak dira | baselinakin oñak igurtzi | |
| inguruko basarriak, | zizkioten zuzenean, | |
| Arbazegi ta Markina dira | goizeko irurak jotzera doaz | |
| gero urrengo erriak | Artzai-Onaren torrean…, | |
| oik biak ere gelditzen dira | aita gure bat otoitz egin da | |
| laixter atzera utziak. | jartzen da berriz bidean. |